2026an Asiako merkatuan gure lehen urratsa eman dugu. 2024an eta 2025ean Japoniara egindako hainbat bisitaren ondoren, azkenean gure produktuek Indiako Ozeanoa zeharkatu dute.
Azokak, aurkezpenak, ekitaldiak eta ezkerretik gidatutako kilometro ugari izan dira bidean… baina lortu dugu.
Eskerrak eman nahi dizkiegu gure inportatzaile Allegrettori, Marie Claire Japonia aldizkariari eta Eusko Jaurlaritzari, emandako babesa eta konfiantzagatik.
Hainbeste jatetxe bikain ezagutzea, gure produktuak publiko oso zale baten aurrean prestatzea eta gure sagardoaren azken bertsioa japoniar kontsumitzaileari aurkeztea benetako ametsa izan da.
Ea arrakasta handia duen… eta laster berriro itzultzeko aukera dugu