ONA-k bere sagardoa aurkezten du New Yorkeko Euskal Etxean
2024ko martxoan New Yorkeko SAGAR HANDIA jaialdian gure sagardoaren lehen bertsioa aurkeztera gonbidatu gintuzten.
Bertaratutako euskal jatorriko eta bertako bisitariek gure sagardoa jai giro eta benetan euskaldunean dastatzeko aukera izan zuten.
2024ko apirilean botilaratutako gure lehen sagardoa 75cl-ko formatua, Astigarragatik Brokling-era bidaiatu zuen. Guretzat bezero amerikarren lehen feedbacka izan zen, eta azken emaitza leuntzen jarraitzeko aukera.
Esperientzia paregabe eta oso hunkigarria izan zen, gure kulturaren eta bertako kulturaren arteko topaketa ederra.
Donostian sortu ginen, gastronomia sukaldaritza hutsa baino gehiago den leku batean: kultura, identitatea eta harremanak ulertzeko modu bat da. Hasieratik argi izan genuen kontakizun horren parte izan nahi genuela, baina gure ikuspegitik: ekitaldiena, xehetasunena eta neurrira egindako esperientziena.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Forbesi gure ibilbidea jaso eta ikusgarritasuna emateagatik.